But black sin hath betrayed to endless night / my world, both parts, and both parts must die.
John Donne
Zombie Movie, Samir Ramdani, 2016, Frantzia, 20', DCP, elkarrizketarik gabe
Cat People (La mujer pantera), Jacques Tourneur, AEB, 1942, 73', 1942, 73', 35mm, JB En, Azp. ES
Oliver Reed ingeniariak eta Irena Dubrovna artistak kasualitatez ezagutu dute elkar Central Parkeko zooan, emakumea bertako pantera beltz bat marrazten ari dela. Elkar maitemintzen dira, eta harremanak etorkizun zoriontsua duela dirudi. Hala ere, badago Irenari ezkontzea eragozten dion madarikazio itxurako sekretu bat: Serbiako, bere jaioterriko, arbasoen elezahar bat. Elezahar horren arabera, maitaleek elkar musukatzen badute, emakumea pantera beltz bihurtuko da. Momentu horretan bihurtuko da harreman zoriontsua beldurrezko istorio, presentzia misteriotsu, maiterre eta gaueko erasoz betea.
Natasha Marie Llorens-en erakusketarekin elkarrizketan antolatutako zinema zikloa.