Texto Destacado
ZOOM. Bideo Laborategia praktika artistiko garaikideak, eta ikus-entzunezkoa bereziki, Tabakaleraren programak lantzen duen ikuspuntutik abiatuta hezkuntzan txertatzeko saiakera da.
Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

ZOOM. Bideo Laborategia Ikusten-Ikasten I eta II topaketetan egindako lanetik abiatzen da. Praktika artistiko garaikideak, eta ikus-entzunezkoa bereziki, Tabakaleraren programak lantzen duen ikuspuntutik abiatuta hezkuntzan txertatzeko saiakera da. Topaketa bietan landutako gaien artean, ikus-entzunezkoa ikas-tresna bezala erabiltzeko beharraren garrantzia agerian gelditu zen. Izan ere, eginiko lanaren ondorioz argi gelditu zen inguruan ditugun baliabide aniztasuna kontuan hartuta, gazteek ez dutela lehen une batean dirudienaren kontra, ikus-entzunezko askorik sortzen; eta haien erreferenteak mainstream kulturan oinarrituak daudela eta ekoizten dituzten lanak kultura komertzialetik oso gertu daudela. Horregatik, haien esperientzia pertsonaletatik abiatu eta gure berezitasunekin erlazionatzen den proiektu hau egin asmo izan dugu, ikus-entzunezko produkzioa eta zinea hezkuntzareikin uztartzen dena.


ZOOM. Bideo Laborategiaren lehen esperientzia BHI Usandizagako batxilergo artistikoa ikasten duten ikasleekin gauzatu da. 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2018
Tipo Agrupación
Proiektua