Texto Destacado

Ikus-entzunezkoetan interesatuta dauden 16 eta 21 urte arteko gazteek osatzen dute Zoom taldea.

Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

16 eta 21 urte artean dituzu? Zinema eta ikus-entzunezkoak interesatzen zaizkizu? Zenbat aldiz atzeman duzu zeure burua filmetako elkarrizketak eta eszenak errepikatzen? Interes horiek zure adineko beste batzuekin partekatzeko gogoa duzu?


Ikus-entzunezkoetan interesatuta dauden 16 eta 21 urte arteko gazteek osatzen dute Zoom taldea. Gure ustez, adin gakoa da hori, orduan eraiki eta bistarazten baitira neurri handi batean bideoaren, argazkigintzaren edo soinuaren alorretik iritsitako buru-irudikapen moldeak. Horrela, gazteen interes eta beharretatik abiatuz, joan den 2015/2016 ikasturtean zineman programatu dugu, Antonio Macarro edo Jaume Ferrete bezalako artistekin lantegietan parte hartu dugu, trukeak eta bidaiak egin ditugu CA2M-eko Equipo SUB21 gazte taldearekin, ikus-entzunezko materialak ikusi eta sortu ditugu... barre egin eta taldea egin dugu.


2016/2017 ikasturteari begira deialdia ireki dugu taldera elkartzeko! Urriaren 20an, arratsaldeko 13:30etan egingo dugun topaketa izango da elkartzeko lehen eguna, bertan elkar aurkeztu eta hobeto ezagutzeko aukera izango dugularik. 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2017
Tipo Agrupación
Programa