Imagen
Imagen
Descripcion

Zuloark arkitektura, urbanismoa eta ikerketa lan ildo nagusi dituen disziplina anitzeko kolektiboa dugu. Egindako lanagatik hainbat sari jaso ditu, hala nola: El Campo de Cebada proiektuari emandako Golden Nica (2013) eta Europan IX ekimeneko bigarren eta hirugarren sariak edo  Zoohaus plataformaren baitan eratutako Inteligencias colectivas-eri emandako Arquia / Próxima saria (2012). Gainera, Gran Vía/Gran Obra proiektuarekin XI Bienal Española de Arquitectura y Urbanismo finalista izan da.
Lanerako plataforma bezala, garapen hurbileko eremu bezala definitzen du bere burua, alegia, zeozer egiten jakitea eta ez jakitearen artean kokatzen den zirrikitu-tartelekua; ikasketa ematen den testuingurua da, laguntzari esker zeozer egiten jakiteak lekua duen espazioa. Lan-sare-irekiak ehuntzeko infraestruktura da, Citykitchen edo 15Muebles bezalakoa. Azken honek MNCARS-en ikerketa-erresidentzia jaso berri du Ciudad Escuela bere proiektuan sakontzeko xedez. Eskubide Urbanoen Aldarrikapen Unibertsala eta UrbanLeaks bezalako plataformak ere garatu ditu.
Sortzen dituen proiektuetan gauzatzen da Zuloark eta hazten den heinean bere izaera beraztertu egiten du. Izaera kritikoa duen objektu bezala erakitako estruktura bizia da.
Cargo - Nota descriptiva
Arkitektura, urbanismoa eta ikerketa lan ildo nagusi dituen kolektiboa.
Tipo
Invitados