Gerard Ortín bere performanceengatik da ezaguna, ibilbide kolektibo gisa egituratzen ditu, eta natura espazio mental zein fisiko gisa begiratzea proposatu ohi du. Organismo bizien agentzia erakusketa lagunduko duen jarduera programaren baitan, hiriko gune baten "nerbio sistema" eraldatuko du, parte hartuko duten pertsonek hiria hedatutako izaki bizidun gisa esperimenta dezaten.
Irteera: Uliako Lore-Baratzak (J. Elosegi alkatearen Hiribidea, 81, 20013 Donostia / San Sebastián).
Nola heldu: Bus: 13, 14, B6, B10, 31. Geltokia: Ulia.
Mapa: Uliako Lore-Baratzak
Oharrak: Ekintza hau ez da egokia mugikortasun zailtasunak dituzten pertsonentzat. Uretako oinetakoak janztea komeni da.
Esker ona: Uliako Auzo Elkartea, Uliako Lore-Baratzak, Añarbeko Urak, Hiri Mantentze eta Zerbitzuzen Zuzendaritza (Donostiako Udala). Koldo Tellería, Álvaro Sau, Irati Gorostidi, Leyre Rodríguez, Iñigo Agirre, Antxon Larratxau, José Manuel Cabrita, Ignacio Javier Larrañaga, Iban Zubeldia.
'Organismo bizien agentzia' erakusketa lagunduko duen jarduera programaren baitan, hiriko gune baten "nerbio sistema" eraldatuko du, parte hartuko duten pertsonek hiria hedatutako izaki bizidun gisa esperimenta dezaten.