Darkum Elkarteak eta Medialab Tabakalerak bat egin dute ZURLab ekimenean, altzariak zaharberritzeko lantegia eskainiz.
Darkum Elkarteak eta Medialab Tabakalerak bat egin dute ZURLab ekimenean, altzariak zaharberritzeko lantegia eskainiz. Lantegian zehar, zuraren tratamenduan lehen hastapenak emango dituzu eta altzariak berrerabiltzen hasiko zara.
Noizbait altzariren bat botatzea pentsatu duzu? Bigarren bizitza bat ematen ahalko zeniola ere? Gurekin parte hartzera gonbidatzen zaitugu, ostegun arratsaldeetan, egitetik ikasiz, artearen, ekologia iraunkorraren eta ekonomia zirkularraren aldeko apustu batean. Bide batez, Darkumen parte hartzen duten gazteak ezagutzeko aukera izango duzu eta baita Medialab Tabakalera ere.
Anima zaitez, erabat zaharberrituta aterako zara!
*Saio bakoitzeko sarrera bat behar da.
Hurrengo datak:
Urriak 7
Urriak 14
Urriak 21
Urriak 28
Azaroak 4
Azaroak 11