Gizakiaren eta gizartearen komunikazio beharrei emandako erantzunak, historiaren garai eta une bakoitzeko faktore anitzen baitan bakarrik uler daiteke. Gaur egun, hain indartsu ageri zaizkigun sare sozialak ere, garai eta faktore jakinen adierazle dira. Horrela, jardunaldi honetan, 1960ko hamarkadan, hemen Euskal Herrian eta diktadura bortitzaren garaietan harreman sare hori, edo nahi bada, orduko sare sozialak nola funtzionatzen zuen argitzen ahaleginduko gara: aukerak, bitartekoak, trikimailuak…
60. hamarkadan, gerra zibilaren osteko belaunaldi berriak askatasunaren aldeko apustu indartsua egingo du gizarte maila guztietan: lan munduan, herrietan, auzoetan, euskalgintzan, ikastoletan… frankismoaren aurka eta gizarte-eraikuntza berri baten alde.
Garaiko hedabide sarearen erabateko kontrolak, ezinbestean gordelekuetako auto-edizio propioak eraikitzera bultzatu zuen gizarte-mugimendu osoa eta bereziki, Klandestinitate gorrian ziharduena.
Koldo Tapia lagun, ahaleginduko gara azaltzen, eta zenbait praktika egiten, garai hartako oktabilak, kartelak, informazio orriak, etb-en sortze-prozesua eta eragina nolakoa izan zen azalduz.
Koldo Tapia lagun, ahaleginduko gara azaltzen, eta zenbait praktika egiten, 1960. hamarkadako oktabilak, kartelak, informazio orriak, etb-en sortze-prozesua eta eragina nolakoa izan zen azalduz.