Urtarrilean, orain dela ia urte bete, biztanlegoak Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburutzaren hasieraren inguruan egiten zituen ekarpenak biltzen zituen fanzine kolektibo bat osatu genuen. Bertan, Kultur Hiriburutzak parte-hartzaileengan sortutako gogoetak eta itxaropenak bildu genituen.
Abenduko Atlas saio honetan, kultur hiriburutzaren amaiera izanik, DSS2016EUk eragin dituen aldaketa eta ondorioak aztertuko ditugu, ondoren beste fanzine bat sortzeko. Horretarako, urte hasieran bildutako ekarpenak oinarritzat hartuko ditugu, orduan sortutako materialari berrikusketa bat emanez.
Zein da 2016ak utzi digun kultur ondarea? Zein ekarpen ekarri dizkio hiriari? Nola bizi izan duzu kulturaz inguratutako urte hau?
Etorri, parte hartu eta utzi zure iritzia.
Abenduko Atlas saio honetan, hiriburutzaren amaiera izanik, Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburutzak eragin dituen aldaketa eta ondorioak aztertuko ditugu, ondoren beste fanzine bat sortzeko.