Texto Destacado

2deo SERIEAK Tabakalerako 2deo ikus-entzunezko laborategiak sustatutako programa bat da, telesailen sortzaileen (ekoizleak eta gidoilariak) proiektuak tutoretzan hartzeko eta babesteko.

Multimedia
Imagen
2deo serieak
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Texto Fecha
URTEA: 2021
Pasada?
Si
Descripción Larga

2deo SERIEAK Tabakalerako 2deo ikus-entzunezko laborategiak sustatutako programa bat da, telesailen sortzaileen (ekoizleak eta gidoilariak) proiektuak tutoretzan hartzeko eta babesteko. Mentoretzak eta aholkularitza indibiduala eskaintzen ditu, eta Donostiako Zinemaldiarekin (SSIFF) lankidetzan garatzen da.

Prozesu osoan zehar hiru mentore egongo dira, eta programan aukeratutako hiru proiektuen jarraipena egiteaz arduratuko dira.

Helburua da aukeratutako proiektuen kalitatea eta bideragarritasuna azpimarratzea, eta, horrekin batera, euskarazko telesailen eta haien nazioartekotzearen alde egitea, banaketa-eredu berriek eskaintzen dituzten aukerei esker. Telesailen sortzaileentzako 2deo Serieak mentoretza-programak talentu berriak eta ibilbide profesionala duten pertsonak inplikatu nahi ditu, telesail-proiektu baten aldeko apustua egin dezaten, edozein formatu eta generokoa, nazioarteko anbizioarekin eta euskarazko ekoizpenarekiko interes bereziarekin. Edozein genero eta iraupeneko telesail-proiektuek har dezakete parte, fikziozko telesailak eta dokumentalak barne, arreta berezia eskainita plataforma digitalei.

Imagen Listado
Imagen
2deo serieak
Año
2021
Información Adicional