Imagen
Imagen
Descripcion
Independent Spirit eta Gotham sarien irabazle honek Killer Films faktoria sortu zuen 1995ean, Pamela Koffler-ekin batera. New York kanpoaldean bizi da Vachon, eta gaur arte, 60 film independente ospetsu baino gehiago ekoitzi ditu; besteak beste Todd Haynes zuzendariaren I’m Not There (2007), Veneziako jaialdian sariduna, eta zuzendari beraren lehenengo lan polemikoa, Poison (1991ko Sundanceko zinema-jaialdian epaimahaiaren sari nagusia eskuratu zuen).
Ordutik, AEBetako indie film txalotuenetako zenbait ekoitzi ditu, besteak beste, Akademiaren sariak irabazi dituzten Far From Heaven (2002), Boys Don’t Cry (1999), One Hour Photo (2002), Hedwig and the Angry Inch (2001), Happiness (1998), Safe (1995), eta I Shot Andy Warhol (1996), baita Dirty Girl (2010), Cairo Time (2009), Cracks (2009), Then She Found Me (2007), Savage Grace (2007) eta Dragonslayer (2011) proiektu berriagoak ere. Azken honek dokumental onenaren saria irabazi zuen 2011ko South by Southwest jaialdian.
Telebistaren munduan, Vachon Emmy saria irabazi duen This American Life programaren ekoizle exekutiboa izan da, Showtime katearentzat, eta Urrezko Globoa irabazi zuten HBO katearen Mildred Pierce (2010) mini-telesailak ere ekoitzi zituen.
Ekoizle gisa, sari eta merezimendu ugari irabazi ditu; besteak beste, LA Outfest Achievement saria (2001), IFPk emandako Gotham saria (1999) eta National Board of Review’s Producers Award (2003) saria.
2005ean New Yorkeko MOMA museoak hamar urteko atzera-begirakoa eskaini zion Killer Films etxeari.
Proyectos participa
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Zinema-ekoizlea
Tipo
Artistas y Creadores