Lantegi honetan gure tximutasuna errekuperatu nahi dugu, goiko espazioak edo normalean iristen ez garen espazio horietara iritsi eta mugimendua esploratuz. Soka batetik eskegi, soltatu eta kolunpioetan airetik mugitu...lurrean inpultsoa hartu, grabitatearekin jolastu eta espazioa beste modu batzuetan bizi nahi dugu. Zorua ukitu gabe espazioa puntaz punta zeharkatuko dugu eta bertan gure arrasto grafikoa utziko dugu.
Hau guztia posible egiteko zirko estrategia eta dinamikak ibiliko ditugu eta “Xomorro” taldeko gure lagunak izango ditugu bidelagun.
Adina: 4-6 urte.
*Jarduera hau guraso talde batekin elkarlanean diseinatzen da hilabetean zehar (diseinuan parte hartu hemen izena emanda). Saio bakoitzak 45 minutuko iraupena izango du eta parte hartu behar duen pertsona guztiek eman behar dute izena, heldu zein haur. Zikindu daitezkeen jantziekin etortzea gomendatzen dugu.
EMAN IZENA
Urriak 17 17:30-18:15 Eman izena
Urriak17 18:15-19:00 Eman izena
Urriak18 17:30-18:15 Eman izena
Urriak 18 18:15-19:00 Eman izena
Lantegi honetan gure tximutasuna errekuperatu nahi dugu, goiko espazioak edo normalean iristen ez garen espazio horietara iritsi eta mugimendua esploratuz