Agitprop!: irudiak astintzen dira. Eta iraultzen dira musikaren laguntzaz. 1965 ean su hartzen dute Kuba iraultzaileko Santiago Álvarezen mobiolan. Inperialismoaren aurka oihu egiten dute Grupo Cine Liberaciónen bidez Argentinan 1967an. Barrikaden artean, jaurtitzeko arma bihurtzen dira Parisen, 68ko maiatzean. Ihes egiten dute artxiboetatik eta sareetatik Jean-Gabriel Périoten film labur musikaletan. Ordubetean film labur urgenteen, panfleto bisualen, arrasto iraultzaileen, borroka egiten duten irudien 47 urte pasako ditugu.
Proiekzioa, Pablo La Parra gauzatzen ari den Europa, geldialdi burutua, DSS2016EU eta Tabakalerak elkarlanean bultzatutako ikerketa egonaldiaren baitan programatu da
Santiago Álvarezen 'Now', Grupom Cine Liberaciónen 'La hora de los hornos', 'Seis Ciné-tracts' anonimoa eta Jean-Gabriel Périoten hiru laburmetrairen prioekzioa biltzen dituen saioa.