Mahai-inguruan solasaldia egingo dute I Never Said Umbrella erakusketaren komisario Beatriz Herráezek, Itziar Okariz artistak eta Lola Hinojosa, Reina Sofía Museoko Arte Performatiboen eta Intermendiaren arduradunak. Performanceetan ahotsa nola erabiltzen den eztabaidatuko dute, abangoardiaren artea zeharkatu duen arte-praktika gisa, eta gaur egungo egoerara ekarri gaituzten ibilbideak, loturak eta indarrak aztertuko dituzte. Mahai-ingurua streaming bidez jarraitu ahal izango da helbide honetan: streaming.tabakalera.eu
Mahai-inguruaren ostean, 21:00etan, Beatrice Dillon-ek Can I change my mind? izeneko bere pieza aurkeztuko du entzunaldi batean. Pieza horretan, gonbidatuak sintaxi minimalistaren eragiketa batean sartu ahalko dira bete-betean, musika-hizkuntza egiturarik txikienera murriztuz da eta bukaerarik ez dutela diruditen erritmoen eta zeinuen kateatzeak sortuz.Pieza horrek aldaketari eta horren erreprodukzio moduei buruz hausnarraraziko digu.
Mahai-ingurua Itziar Okariz, Beatriz Herráez eta Lola Hinojosarekin, eta Beatrice Dillonen entzunaldia.