Itziar Okariz artistaren erakusketa, Beatriz Herráezek komisariatua.
Itziar Okariz (Donostia, 1965) eskultorea da, eta testuaren, irudiaren eta ahotsaren bidez lantzen ditu gorputza irudikatzeko politikei eta espazioaren ekoizpenari (irudikapen horren agertoki gisa) loturiko alderdiak, arkitekturaren nahiz hirigintzaren formei beste esanahi bat emanez. Haren aztergaiak, maiz, mendebaldeko pentsamenduaren berezko kategoriek hausnarketaren bigarren mailara baztertu dituzten gaiak izaten dira, abstraktua eta gorpuzgabea dena azpimarratzen baitu. Tabakalerako aretoetako erakusketa hau zeharkatzen dute hizkuntzaren materialtasunetik abiatutako lana, gorputzaren eta eskulturaren arteko harremanak edo erakusketa bakoitzean Okarizek bere lanen gainean egiten dituen berriak erakusketa gurutzatzen duten zeharlerroak dira. I Never Said Umbrella erakusketak aurrez egindako lanak eta mostra honetako testuinguruan egindako ekoizpen berriak batzen ditu.
Bere lanean aurki daitezkeen iturri eta erreferenteen artean literatura eta pentsamendu feministaren inguruko izenak daude, baita musika eta lengoaia zinematografikoari lotutakoak ere. Azken urteotan, halaber, bere praktikak lotura estua izan du artearen transmisio-moduekin eta artearen pedagogiekin, beste artista batzuekin zuzendu dituen tailerren bitartez; horren adibide dira, besteak beste, joan den udan Jon Mikel Eubarekin Tabakaleran egindakoa eta Kalaostra eskola esperimentalaren proiektua.
Laurogeita hamarreko hamarkadatik hona, Itziar Okarizen lanak nazioartean proiekzio handia izan du, eta hainbat eta hainbat erakusketatan eta performance programatan parte hartu du, han eta hemen. Horien artean daude, Ars Parcours, Art Basel (Basel); Palais des Beux-Arts, BOZAR (Brusela); Luisa Strina Galeria (Sao Paolo) edo Museo do Chiado (Lisboa); azken aldian honako espazio eta erakundeetan erakutsi du bere lana: CA2M (Madrid); CarrerasMúgica Galeria; etHall (Barcelona); Le 102 (Grenoble); y MNCARS, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía (Madrid).
Erakusketa honekin itxiko du 2017ko martxoan Kunsthaus Baselland-en (Basilea) abiarazitako ekoizpenari buruzko erakusketa-zikloa. Bere bigarren geldialdia Móstoleseko CA2M izan zen.
Egunero, 12:30ean eta 18:00etan aurkezpen labur bat eskaintzen da, erakusketa proiektuaren sarrera moduan.