Ainhoa Artetxek (Bilbo, 1993) Arte Dramatikoko ikasketak Madrilgo Estudio Corazza delakoan egin zituen (2012-2017), eta zuzendaritza, gidoigintza eta clown arloetako prestakuntza ere badu. Aktore gisa, hainbat telesailetan hartu du parte: “Patria”, “La línea invisible”, “Hondar ahoak” (“Bocas de arena”) eta “Pikuak” (webseriea). Eta, antzerkian, lan hauek egin ditu, besteak beste: “Tratando de hacer una obra que cambie el mundo”, “La maniobra Heimlich” edo “¿Qué fue de Ana García?”. Film labur, bideoklip eta performance ugaritan ere aritu da.
Sortzaile eta zuzendari gisa, Ainhoak Neuke Produkzioak-en “NORMALA” saila zuzendu eta idatzi zuen (genero ikuspegia duten film laburrak dira). Eta, konfinamenduan, “Miren Gotzone” online minisaila sortu zuen bere etxetik. Antzerkian, Winona&Grace Khea Ziaterren azken lanean sortzaile eta aktore da (oraindik ere 25 antzoki baino gehiagotan antzezten da lan hori).
Bere azken lanen artean, honako hauek nabarmentzen dira: Icíar Bollaínen azken filma (“Maixabel”) edo laster estreinatuko den “Itxaso” telesaila (EITB eta Mediaprorena).
Gaur egun, bere hurrengo estreinaldia izango den “Mother Ma” antzezlanaren idazketa-prozesu bateratuan ari da; eta bere bizipenetan eta bere belaunaldikoenetan oinarritutako EUTSI GOIARI serie-proiektua egiten ari da 2deo serieak 2023rako.