Pandemiaren krisiaren ondoren, LEAk bere bikotekidea utziko du, eta ez du aktore gisa ezaguna izaterik lortuko.
Halaber, bere izeba MIREN, bizitzako bere erreferentea, bat-batean hilko da auto-istripu batean. Ondorioz, krisi existentzial batean murgilduko da LEA, eta bere nartzisista-ahalmen handiaz horri aurre egiten saiatuko da, funtsean erantzukizun afektiboak erabat alboan utzita. JUNE lehengusina berarekin konektatzen eta dolua elkarrekin egiten saiatuko da, baina LEAk ez dio batere erraz jarriko. Bere betiko lagunekin (ENEKO, TXORI eta IZASKUN) batera, errealitateaz jabetzen hasiko da. Agian, alde batera utzi beharko dituzte beren itxaropenak, eta hasi beharko dira haien porrotaz jabetzen. Eta onartu egin beharko dituzte bakoitzaren gainbeherak, benetan nor diren eta gauza horiek guztiak. Baina, tira, batez ere, “ez dadila gain behera etorri! Eutsi goiari!"