The airstrip, Heinz Emigholz, Alemania, 2013, 108', JBAES. DCP
Imajina dezagun bonba bat bota den leku bat. Bonba ez da jomugara iritsi oraindik, baina ez da hura geldiarazteko modurik. Jaurtiketaren eta eztandaren arteko denbora ez da etorkizuna (suntsipena oraindik ez baita gertatu), ezta iragana ere. Erorketaren une/denbora horrek aukera guztiak dauzka bere baitan -aurki izateari utziko diotenak- eta ezerezaren ezereza, zero ordua deskribatzen du.
Hau amildegiranzko bidaia bat da, suntsipenaren historia naturala, bonba atomikoari buruzko saioa Berlindik Arromanches, Erroma, Wrocław, Görlitz, Paris, Bolonia, Madril, Buenos Aires, Atlantida, Montevideo, Mexiko Hiria, Brasilia, Tokyio, Saipan, Tinian, Tokyo, San Frantzisco, Dallas, Binz-eraino, eta berriro Mexiko Hiritik Berlinera itzuli arte.
Heinz Emigholzen 'The airstrip' filmearen proiekzioa, Zinema eta arkitektura zikloaren baitan.