Imagen
Imagen
Descripcion

Aitor Merinok (Donostia/San Sebastián, 1972) zine, antzerki eta telebistako antzezle karrera garatu du, eta hogei film baino gehiagotan parte hartu du hainbat zuzendariren esanetan: Montxo Armendáriz, Pilar Mir&ocute;, Vicente Aranda, Carlos Saura Medrano, Manuel Matji eta Icíar Bollaín, besteak beste. Zuzendu zuen lehen film laburra, El pan nuestro (Gure ogia), bertako zein nazioarteko hainbat zine jaialditan saritu dute eta Goya Sarietarako proposatu zuten. Asier ETA biok, Amaia Merino arrebarekin batera zuzendutakoa, haren lehen film luzea izan zen eta Donostia Zinemaldian aurkeztu zuten. Gaur egun, aldi berean antzezle lanean eta Fantasía dokumental luzearen proiektuan ari da, berriro Amaia Merinorekin batera. 

Ekuadorren bizi eta lan egiten du Amaia Merinok (Donostia, 1970), eta herrialde horretan espezializatu da ez fizkiozko zine muntaketan eta gidoigintzan. Azken hamabost urteetan Ekuadorreko film luze ezagunenetako batzuk muntatu ditu: Blak Mama, Más allá del Mall, Resonancia, En Espera, El Pan Nuestro, 1809-1810 Mientras Llega el Día eta Asier ETA biok, besteak beste. 2006tik muntaketa eta gidoigintza tutoretzak beregain ditu Zine eta Antzezpen Institutu Teknologikoan.
Cargo - Nota descriptiva
Zinemagileak
Tipo
Invitados