Abuztuaren 15ean hasita eta sei astez, 2016ko Ikusmira Berriak ekimeneko deialdiaren ondorioz euren proiektuak garatzeko Tabakalerako Sortzaileen Gunean egonaldian izan dira. Egonaldiaren buruan, bertako zein estatu eta nazioarte mailako industriako ordezkarien aurrean aurkeztuko dituzte euren proiektuak, Donostia Zinemaldiaren esparruan (2015. urtean Industry Cluben 1496 akreditatu izan zituena).
Ikusentzunezko ekoizle eta zinemagilen aurreko pitching saioan Gerhard Treml eta Leo Calice, Mikel Gurrea, Amaia eta Aitor Merino, eta Kiro Russok euren proiektuak aurkeztuko dizkiete, aurrera egin ahal izateko laguntza eta diru-babesa lortzeko helburuarekin.
Antzolatzaileak:
Laguntzaileak:
Gerhard Treml eta Leo Calice, Mikel Gurrea, Amaia eta Aitor Merino, eta Kiro Russo Ikusmira Berriak ekimeneko egoiliarrek ikusentzunezko ekoizleen eta zinemagil