Imagen
Imagen
Descripcion

Antropologia irakaslea EHUn eta doktorea Paris Nanterre unibertsitatean. Antropologia eta hizkuntzalaritzan lizentziatua, Paris X eta Sorbonako unibertsitateetan. Bertan burutu zituen graduondoko ikasketak ere bi jakintza esparru hauetan. Antropologian doktoretza aurkeztu zuen 2010ean Paris Nanterre-ko Unibertsitatean, nota gorenarekin, muga politikoaren eragina Euskal Herrian, identitatea eta lurraldetasuna gaitzat harturik. Landa-lana mugaren bi aldeetan, Sara eta Zugarramurdi aldean, burutu zuen nagusiki.

Graduondoko formakuntza atzerriko hainbat unibertsitate eta ikerketa zentrotan osatu zuen, hala nola Berlingo Freie Universitat, Belfasteko Queen’s University eta Renoko (Nevada) Basque Studies Center-ean. 2000 eta 2001 urteetan irakasle gonbidatua izan zen (Basque Visiting Fellow) Oxfordeko Unibertsitateko St Anthony’s Collegen.

Euskal Herrira itzuli zenetik Euskal Herriko Unibertsitateak antropologia eskolak ematen ditu. Hainbat lan argitaratuak ditu (artikulu eta liburu-atalak) euskaraz, frantsesez, ingelesez eta gaztelaniaz.

 

 
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Antropologia irakaslea
Tipo
Invitados