Mugak/Fronteras mintegia 2017 urtean Maite Garbayo ikerlariak Tabakaleran garatu duen izen bereko proiektu zabalagoan txertatzen da. Mintegi hau egindako lan guztiaren itxiera bezala planteatzen da eta muga kontzeptuaren inguruan hausnartzeko eta muga desberdinetako errealitateetara hurbiltzeko lurralde desberdinetatik etorritako ikerlari eta pentsalariak elkartzea proposatzen du.
Muga pentsatu duen izaera geopolitikotik urrunduz, kanpoko epistemologia bezala eta baita produkzio tresna eta ezaguera kudeaketa zalantzan jartzeko ere. Esentzialismoari eta lurralde, identitate eta diziplina-hierarkiei kontra egiten dion disidentzia lekua bezala.
Hiru egunez mugako pentsaerari lotuta dauden hainbat konturi helduko diegu eta muga konkretu batzuetara hurbilduko gara, euskal mugara, besteak beste, baina baita Europa eta Afrika edota Mexiko eta EEBB banatzen dituzten mugetara ere.
PROGRAMA
Abenduak 14
12:30-14:00
Aitzpea Leizaola: 'Muga, periferiatik erdigunera. Euskal Herritik begirada bat'
16:00-17:30
Coco Magallanes: 'Mugak - Bodies. Gloria Anzaldúaren Irudi-hitzaren eta muga-gorputza trazuak'
18:00-19:30
Franco Berardi 'Bifo': 'Ezjakintasuna suntsiezina da. Auto-mespretxuaren eta mendekuaren faxismoa'
Abenduak 15
12:30-14:00
Romana Radlwimmer: 'Mugaldeko pentsamendu eta praktika'
16:00-17:30
Ibai Atutxa: 'Mugako estetikaren squatting salbaia. Itxaro Bordaren literaturaz, komuna denaren azpian eta harago'
18:00-19:30 —Bertan behera geratu da hitzaldia—
Helena Maleno
Abenduak 16
12:30-14:00
Marisa Belausteguigoitia: 'Presentzia eta akziora deituak: gurutzaketarako 5 maniobra'
19:00
Ion Munduate, 'Alfabeto mugikorra' performancea
Mintegia streaming bidez jarraitu ahal izango da hemen
Mugak/Fronteras mintegia 2017 urtean Maite Garbayo ikerlariak Tabakaleran garatu duen izen bereko proiektu zabalagoan txertatzen da.