Imagen
Imagen
Descripcion
Akosua Adoma Owusu, Ghanako familiakoa eta AEBtan sorturiko zuzendari gazteak zinema, bideo eta arte ederrak ikasi zituen California Institute of the Arts-en. 2013an, haren Kwaku Ananse film laburrak harrera bikaina izan zuen Berlingo Zinemaldian, eta Ghanaren, Mexikoren eta Estatu Batuen arteko lehen koprodukzioa izan zen, Focus Features' AFrica First, Art Matters eta Sarah Jacobson Film Grant-ek finantzatua izanik. Kritikak txalokatu egin zuen Me Broni Ba (My White Baby) eta elkarrizketa iturri izan zen 80 zinemalditan baino gehiagotan. Hark onduriko Drexciya film laburra "izaera erradikal eta poetikodun"-tzat joa izan da eta film dokumental onenaren saria irabazi zuen Guanajuatoko Zinemaldian (Mexiko). Owusu-k prakticak egin ditu HBO Films ekoiztetxean eta post-produkzioko laguntzailea izan da Chris Rock-en Good Hair dokumentalean. Gainera, Berlinale Talent Campus, Durban Talent Campus eta Produire au Sud-en parte hartu du eta AFI Silverdocs eta Festival 3 Continents-eko hautapen batzordeko epaimahikidea edo partaidea izan da. 2010 urtean Robert Flaherty Film Seminar-en hartu zituzten artistetariko bat izan zen eta haren lehen film luzea, Black Sunshine (egiten ari) saridungai izendatu zuten Tribeca-n; 2012an Locarno-ko Open Doors-en parte hartu zuen eta Creative Capital beka bat jaso zuen urte horretan bertan. Haren lan esperimentalak New Yorkeko Whitney Museum eta UCLAko Fowler Museum-eko bilduma iraunkorretan daude. Berriki John Simon Guggenheim Foundation-en beka prestigiotsua jaso du Owusuk bere sormenezko lanean jarraitzeko eta haren azkeneko lana, Reluctantly Queer, hautatu zuten aurreko Berlinalen.
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Zine zuzendaria
Tipo
Artistas y Creadores