Subtitulo
Aurkezpena eta solasaldia: zuzendaria eta Beatriz Leal
Texto Destacado

Aurkezpena eta solasaldia: zuzendaria eta programaren komisario den Beatriz Leal.

Multimedia
Imagen
Imagen
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

Akosua Adoma Owusu (1984) zuzendari ghanes-amerikarra da. Egiten duen zinean bere sustraien eta iparrameriketako diasporaren arteko tentsio sortzailea eta kritika aztertzen ditu. Kultura, generoa, identitatea edo afrika postkolonialaren historia bezalako gaiak nabarmentzen dira bere lanetan. Autorean Estatu Batuetako emigrante afrikarraren warring consciousness (borroka kontzientzia) deritzonari buruz hausnarketa proposatzen du. Emanaldian zuzendaria eta programaren komisario den Beatriz Leal izango dira aurkezpena eta solasaldia burutuz.

 

 

 

 

AKOSUA ADOMA OWUSU

 

 

Akosua Adoma Owusu (AEB, 1984) artistaren ikus-entzunezko ekoizpena film labur esperimentalek eta dokumentalek osatzen dute, zeinek, eskuarki, ikusizko, entzunezko eta narratibazko sare fin bat osatzen baitute, eta bertan akan mito eta alegiak, kente oihalak, komunitate afroamerikarraren orrazkerak, musika eta erreferentziak solasean ari dira egilearen zertzelada autobiografikoekin. Haren Ghanako sustraien eta Estatu Batuetako diasporan izandako esperientziaren arteko tentsio kreatibo eta kritikoak hankaz gora jartzen du Afrikako kultura, genero, identitate eta historiaz espero duguna, eta gogoeta egitera garamatza egileak AEBko afrikar etorkinaren «warring consciousness» («kontzientzia borrokan») esaten dionaren inguruan. Izan ere, etorkin horrek negoziatu beharrean aurkitzen da errealitate hirukoitz baten aurrean: kultura zuria asimilatzea, arrakasta izan nahi badu; komunitate afroamerikarrarekin berehala elkartzea, larruazal koloreagatik, eta, kasu askotan, afrikarraren identifikazio falta kultura eta historia afroamerikar horrekin, afrikarrenen oso bestelakoak direlako.

 

 

Haren lanek sariak jaso dituzte nazioarteko zenbait festibaletan, eta artxibo zein bilduma askotan aurkitzen dira, hala nola Whitney Museum of American Art, Fowler Museum, Yale University Film Study Center eta Indiana Unibertsitateko Black Film Center/Archive, Bloomingtonen. ArtForum aldizkariaren arabera, Top Ten Artistetako bat da, eta Huggington Postentzat, begia kendu ez beharreko 40 urte baino gutxiagoko 30 artisten artean dago. Owusuk planeta osoko instituzioetan proiektatu izan du bere lana, tartean Whitney Museum of American Art, MoMA eta New Yorkeko Harlemeko Studio Museum, Pariseko Centre Pompidou, Berlinale edo London Film Festival. 2013an MacDowell Colony beka bat eman zioten, eta 2015ean, Guggenheim beka ospetsua. 

 

 

Orain arte egin dituen filmen aukera xehakatu baten proiekzioa dela eta, zuzendaria izango dugu gurekin bere lanaren eboluzioaren, zailtasun materialen, alderdi formal eta estetikoen eta motibazioen inguruan gogoeta egiteko. Harekin batera ibiliko ditugu bideo esperimentalezko haren lehenbiziko lanak, zinemaren mundura berriki egin duen jauziraino, arrakasta handia izan baitu Berlinaleren mailako nazioarteko zinemaldietan. Bertan, Reluctantly Queer (2015) afrikar kontinente osotik lehiatzeko aukeratutako film labur bakarra izatearen ohorea eraman du. Bideo esperimentalaz, dokumentalaz edo fikzioaz baliatuta, Akosua Adoma Owusuk ikuslea behartzen du gelditzera hausnartzera arraza, kolonialismo, sexismo eta menderakuntza alorreko diskurtsoen eraikuntzaz, eta estereotipo eta antsietateei aurre egitera, Afrikak gainerako munduarekin garatzen ari den elkarrizketan sakontzeko eta zabaltzeko. Bere lehen fikzio film luzearen -Black sunshine- errealizazio prozesuan murgildua, zuzendaria bere arte sorkuntzako eta bizitzako etapa berri honen inguruan mintzatuko da.

 

 

Beatriz Leal

 

Imagen Listado
Imagen
Año
2016
Tipo Agrupación
Zikloa