Artista bisuala, kode garatzailea eta irakaslea, Alba G. Corral software bidezko artean aritu da azken hamarkadan eta nazioarteko bisualen sorkuntza jaildi eta lehiaketen Espainiako enbaxadore nagusietako bat da.
Bere praktikak zuzeneko performancea, bideoa, medio digitalak eta instalazioa hartzen ditu, narratiba abstraktuak arakatuz eta kolorearekiko sentiberatasuna eta gustua adieraziz. Bere atmosfera bisualekin edozein espazio eta formatu desberdinetan esku hartzeko duen moldakortasunak sinergiak sortzera eraman du hainbat diziplina artistikotako artistekin (musika klasikoa, elektronikoa, esperimentala, moda, antzerkia, dantza garaikidea...), nahiz eta, batez ere, zuzeneko ikus entzunezko emanaldiengatik nabarmendu. Saio hauetan kodifikazioa eta sorkuntza hauen elaborazioa denbora errealean integratzen ditu, askotan besteriko musikariekin lankidetzan.
https://blog.albagcorral.com/