Imagen
Imagen
Descripcion

Argazkia: Juande Jarillo

Alberto Peralen obra eskulturaren praktikari marrazkia, argazkia edo ikus-entzunezko irudia gehituz horren esparrua zabaltzen duten forma-ikerkuntzen arloan kokatzen da. Eskultura-lan hori forma eta kolore primarioen garapenetik sortzen da, eta esaterako zeramika eta collagearen teknikak erabiltzetik, abangoardia historikoen eraikuntza-printzipioak gogoratzen baitizkigute. Peralek irudi geometrikoak erabiltzen ditu, esferak, hirukiak, erronboak, trapezioak, forma-hiztegi bateko elementu gisa, eta horretatik abiatuta elementu horiek erakusten diren espazio bakoitzera egokitzen diren proiektuak prestatzen ditu. Objektuek eta instalazioek, bere itxurazko sinpletasunean, doitasunezko mekanismoak eta eraikuntza-sistema konplexuak gordetzen dituzte, eta zentzu bikoitzez eta ikusizko jokoz jositako lurralde batean kokatzen dute ikuslearen begirada. 

Alberto Peral (Santurtzi, 1966) Bartzelonan bizi eta bertan egiten du lan. EHUren Leioako Arte Ederren Fakultatean egin zituen ikasketak. Zenbait sari eskuratu ditu, hala nola Espainiako Erromako Akademiaren Beka (2005), Marcelino Botín Fundazioaren Arte Plastikoetako Beka (2002), Pilar Juncosa i Sothebys Saria (1999) eta Gure Artea Saria (1996). Banakako erakusketen artean honakoak nabarmentzen dira: Nudos, Suñol Fundazioa, Bartzelona (2015); Entornado, +R maserre Galeria, Bartzelona (2014); Ladeira, Espacio bananeiras, Rio de Janeiro (2008); Bailando, Reina Sofía Museo Nazionala, Madril (2007); edo Paisaje (Jesús Palominorekin), Espai cúbic, Fundació Pilar i Joan Miró, Palma de Mallorca (2000), DV Galeria, Donostia (1997) eta Rekalde Aretoa, Bilbo (1996). Erakusketa kolektibo batzuk ere egin ditu, hala nola The Process Room, IMMA, Irish Museum of Modern Art, Dublin (2007), edo Big Sur, Hamburger Bahnhof, Berlin (2002). Peralen lana zenbait erakunde eta museotan ageri da, esaterako Reina Sofía Arte Zentro eta Museo Nazionalean (Madril), Banco de España-n, Banc Sabadell-en eta Helga de Alvear Fundazioan. Zuzendaritza-kidea da Bartzelonan kokatuta dagoen arte-elkartruke eta -komunikaziorako espazio Halfhouse proiektuan.
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores