Subtitulo
Erakusketa
Texto Destacado

Erakusketa honek bost artistaren ibilbide eta posizioak arakatu nahi ditu; horiek laurogeiko urteen amaieratik ari dira bere lana garatzen.

Multimedia
Imagen
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Pasada?
Si
Descripción Larga

Peio Aguirre eta Beatriz Herráezek komisariatutako erakusketa honek bost artistaren ibilbide eta posizioak arakatu nahi ditu; horiek laurogeiko urteen amaieratik ari dira bere lana garatzen. “Arenzana Imaz Intxausti Montón Peral” sekuentziak abizenez jositako esaldi bat osatzen du, eta baita ikusizko eta formazko irudi-multzoen batura aberatsa ere. Horiexek dituzte abizen. Izenak, berriz, Miren, Iñaki, Gema, Idoia eta Alberto; lana topaketarekin, elkarrizketarekin eta elkarlanarekin atzera lotzen duen beste izen sekuentzia bat. Bost artista, bost ahots. 

 

Artista hauen ezaugarri komun bat ikasketak Leioako Arte Ederren Fakultatean (UPV/EHU) egin dituen eta bere prestakuntza Donostiako Arteleku zentroko ikastaro eta egonaldiz osatu duen belaunaldi batekoak izatea da. Eta epe jakin batean kokatu behar da hori guztia, artistek arte-lengoaien berritze bati ekin baitzioten horretan, “Euskal Eskultura Berri” deituaren jarraipena eta, aldi berean, alternatiba lortu eta sortu nahi baitzuten. Erakusketa honen izaera historikoa artista horiexen egungo erretratu batez osatzen da. 

 

 

Erakusketa bi espazio nagusiren inguruan dago antolatuta, Tabakaleraren eraikineko lehen etxabeko bi naberen inguruan zehazki; horietan, alde batetik laurogeita hamarreko hamarkadaz geroztik egindako obrak aurkezten dira eta, bestetik, ia-ia 18 hilabeteko lanean zehar espezifikoki erakusketa honetarako egindako obrak. Posizio horietako bakoitza miniaturazko atzerabegirako bat izan beharrean, kontua da corpus artistiko bat mapeatzea, horretan irteera eta helmuga puntu banak aukera emango baitute artista baten identitate estetikoaren bildumatzat hartutako “obra” baten irudia aurreitxuratzeko. Posizio bakoitzaren gainean bildutako begirada batez sakonean bereizi ahal izango dugu hemen ordezkatutako bakoitzaren garapen artistikoa.

 

 

Pintura eta eskultura dira presentzia handieneko lengoaiak, eta badira hitz idatzia, marrazkia, argazkia eta diseinua ageri diren obrak ere. Lengoaia horietan guztietan, aukeratutako bitartekoak irudikapenerako eskaintzen dituen baldintzen gaineko analisia ageri zaigu, sendo ageri ere, bai metalengoaiara joz izan bai narrazio borondate poetiko eta sinboliko bat berresten duen “arte-objektuaren” dekonstrukzio sotil batez izan. Artista horietako bakoitzak zertzen duen forma eta kontzeptu aldetiko esperimentazioak esperientzia eta ezagutzarako berezko lurraldetzat berresten du artea. Horrela, erakusketak ibilbide bat egiten du, gaur egungo produkziotik testuinguru-erradiografia bat proposatzen duten jarrera estetiko zenbaitetan zehar. Miren Arenzana, Gema Intxausti, Iñaki Imaz, Idoia Montón eta Alberto Peralen obraren bidez, azken hiru hamarkadetako arte plastikoen panorama ikusten dugu, eta horrek aukera ematen digu bai duela gutxiko iraganari era kritiko batez begiratzeko bai jada egina baloratzeko, gaurkotzat edota gaur egungotzat eskaintzen zaiguna bezalaxe. 

 

 

 

 

 

 

Dokumentazioa

 
 

 

 

 

 

 

 

ORRIAK. ERAKUSKETAREN ARGITALPENA:

 

 

 

logo issuu Issuu-n irakurri: Orriak - 2

 

 

 

descargar Pdf-a jaitsi: Orriak - 2 (pdf - 1.4mb)

 

 

 

 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2016
Tipo Agrupación
Programa