Beti egon dira mamuak gure makinetan. Artista esperimentalak dira mamu horiek hautematen dituztenak eta beren prozesuetan parte hartzera gonbidatzen dituztenak.
Gaur egun, software eduki zabaletan oinarrituz, algoritmo sofistikatuak erabil daitezke nork bere laborategia eraiki dezan, eta bertan irudi eta soinu berriak sor ditzan.
Kohlberger, zuzeneko aurkezpenetan eta denbora errealean bere lanak sortzeko erabiltzen dituen metodoei buruz eta pelikuletarako ikasketa automatikoko algoritmoen bidez aurkitutako metrajea eraldatzeaz mintzatuko da. Pentsaera konputazionalaren prozesura biltzen duen mamuaren esku-hartze espektralen laguntzarekin, lan harrigarriak sortzen dira. Zarataz blai, erronka egiten diete hala makinaren barne-prozesuei nola gure pertzepzio-aparatuari.
*Saioa ingelesa hutsean garatuko da.
Masterklas hau Zin Ex: Gorputza eta arkitektura erakusketaren barruan antolatutako jardueretako bat da. Gainera, irailaren 16an Rainer Kohlbergerrek Brainbows ikus-entzunezko performancea egingo du Musika dena eta eszena programaren barruan.
Rainer Kohlbergerren klase magistrala, algoritmoekin sortutako irudi eta soinuen inguruan.