Zin Ex. Gorputza eta arkitektura erakusketa zinema hedatuari eta experimentali buruz antolatzen den bigarren edizioa...
Mendebaldeko humanismoak «gizona» eragile autonomo gisa ikusten zuen, gauza guztien neurri gisa, gorputzaren perfekzioa irudikatzen zuena. Dena den, ustez abstraktua den ideal hori ahalmen fisiko osoa duen gizonezko zuria besterik ez da. Paradigma zibilizatzaile horren logika bitarrak gizarte-bazterkeria eta alteritatea sustatu ditu historian zehar, eta hainbat erronkari aurre egin behar izan dio: arrazakeriaren eta desberdinkeriaren aurkako borrokari, integritate kulturalari, emakumeen eskubideei eta sexu-aniztasunari. Lur planetan dauden entitate guztien arteko harremanak ulertzeko modu berriek aniztasuna, enpatia eta zaintza sustatzen dituzte, giza subjektuaren konplexutasuna aitortzeko bitarteko gisa.
Berriki igaro dugun pandemiaren eta konfinamendu- eta isolamendu-esperientziaren ondorioz, komunikazioa bitarteko digitalen menpe geratu da. Horri erantzuteko, Zin Ex. Gorputza eta arkitektura erakusketak aztergai ditu gorputzaren, teknologiaren eta ingurune eraiki eta naturalaren arteko harreman fisikoak. Hirurogeiko hamarkadaren amaierako eta hirurogeita hamarreko hamarkadako zinema hedatuak eta arte feministak, zinema klasikoaren espaziotik ateratzeaz gain, gorputzaren irudia objektibaziotik askatu zuten, eta errealitatearekin kontaktuan jarri. Erakusketan, ikus-entzunezko efektuetan, parte-hartzean, aldaketan eta jasangarritasunean oinarritutako arkitektura-diseinu esperimentalak ikus daitezke.
Zin Ex proiektuaren bigarren edizio den honek, gainera, zuzeneko performanceak, proiekzioak eta solasaldiak hartuko ditu erakusketa-aretoan bertan. Erakusketak tresna zinematografikoak erabiltzen dituzten arte garaikideko nazioarteko praktika garaikide ezberdinak biltzen ditu. Horien artean daude pantailan ikus daitezkeen dokumental antzeztuak, erdi-fikziozko narratiba, musika eta dantza. Finean, gorpuztasun indibidualari eta kolektiboari buruzko ikuspegi aniztasuna gizadiaren osteko mundu batean.
Honako hauen parte hartzearekin: Federico Adorno, Marjoleine Boonstra, Stephanie Comilang, Katja Davar, José Miguel de Prada Poole, Discoteca Flaming Star, Pepe Espaliú, VALIE EXPORT, Yona Friedman, Haus-Rucker-Co, Laura Henno, Sky Hopinka, Hsu Che-Yu, Sohrab Hura, Ricardo Iriarte, Michelle-Marie Letelier, Dóra Maurer, Ana Mendieta, Lygia Pape, Alice Anne Parker (Severson), Rory Pilgrim, Sergio Prego, Victoria Santa Cruz, Tomás Saraceno eta Bárbara Wagner & Benjamin de Burca.
Komisarioa: Florian Wüst
Elias Querejeta Zine Eskolako Zin Ex - On the practice of curating film exhibitions 2020-2021 mintegiko partaideekin lankidetzan: Anna Babos, Renan Camilo, Ramón de Fontecha, Florencia de Mugica, Amaranta Díaz, Alejandra Frechero, Adrián García, Paula González, Laida Mendia, Mariana Queen Nwabasili, Pablo Lillo Aguilar, Simon Petri-Lukács, Oderay Ponce de León, Valery Rojas eta Blanca Velasco Navarro.