"Emakume bat ur-ertzean utzi dute olatuek, euren atzerabide mekanikoan eta antinaturalean denbora alderantzikagarria dela agerian uzten duten bitartean, kausalitatetik at dagoen espazio-denbora batean gaudela frogatzen duten bitartean, logikotasunetik, boluntarioa denetik, faktikotasunetik at. Neskatila kaioei begira dago, begiak kliskatu gabe, baina kaioak ez dira kaioak jadanik ezta zuhaitzak ere, eta ezta mahaian eserita erretzean ari diren gizon burgesak ere, forma hartzen duten kontzientzia-egoerak dira At Land filman. Maya Deren zuzendaria eta bere zinemagintza anagramatikoak bisioa bide bilakatu zuen, formak arte gisa ulertutako zineman izan dezakeen potentzia ikertuko duen poetika kosmogonikoetarantz doan bidea. Pantailak Alice Guyren pertsonaia, agian, desioak dauzkan emakume haurdunarekin elkartzen den inkonszientea gorpuzten du. Desioak forma faliko errepertorio batekin eta XIX. mende amaierako moral itxiak bere-bereak zituen genero-kodeak irauliz asebetetzen dira. Desioa hain da handia, protagonistaren aurpegiak pantaila hartzen du erabat zinemaren historiako lehen lehen-planoetako bat sortzeraino. Lengoaia zinematografikoak bere senari eta zuzendariaren nahiei jarraitzen die eta loratu egiten da. Era berean loratzen dira Germaine Dulacen La souriante madame Beudet-en fantasiak ere. Protagonistaren ametsak dira etxeko espazio itogarritik ihes egiteko bidea, eta loretan dago Marie Menken-en zinema-egunerokoa natura mergotzen duenean kamera eta edizioa eskuetan hartuta (Glimpses of the Garden) beretzat eta lagunentzat. Ezinbesteko lau zinemagileren lau begirada, zinemagintzaren historia, lengoaia eta eginbideak berritzen jakin zutenak laurak, handinahirik gabe, euren obsesioak eta printzipioak jarraituz, euren ekoiztetxeak sortuz, burujabetza oinarri izango zuen zinemagintza askea eta erostezina egiteko. Aitzindariak izan ziren hitzaren osotasunean, feministak ikuspuntu militantea baino humanistago batetik eta konplize askok lagundu zituzten bidean, baina lagunkoikeriatik aldenduta beti, eta baita historiografia ofizialaren estandarteetatik ere. Askotan, alferrik, itzal egin nahi izan zien historiografia horrek, eta ezbaian ipini izan zuen euren jarduna. Denborak ezabatu ditu aldare-erreberentzia-artea zaintzen duten gizonen sinesgogortasunak eta zeloak". Ingrid Guardiola
19:00 Aurkezpena Ingrid Guardiolaren eskutik.
20:00 Proiekzioa. Iraupena: 66'
Madame a des envies, Alice Guy, Frantzia, 1906, 4' DCP
La souriante Madame Beudet, Germaine Dulac, Frantzia, 1923, 35' 16mm
Étude cinématographique sur une arabesque, Germaine Dulac, Frantzia, 1929, 7' 16mm
At land, Maya Deren, AEB, 1946, 15' 16mm
Glimpse of the garden, Marie Menken, AEB, 1962, 5' 16mm
Cuatro miradas de cuatro cineastas imprescindibles que supieron renovar las historias, los procedimientos y el lenguaje cinematográfico.