Historia guztiek daukate hasiera bat. Baina ez dago historia bakarrik. Kontalari bakoitzak sortzen du bere historia hitzez hitz. Pelikulaz pelikula zinemaren historiaren kasuan.
Historia guztiek daukate hasiera bat. Baina ez dago historia bakarrik. Kontalari bakoitzak sortzen du bere historia hitzez hitz. Pelikulaz pelikula zinemaren historiaren kasuan. Eta historia guztiek hasiera bat daukaten bezala, zinemaren historia bakoitzak lehenengo pelikula bat dauka. Askotan Lumière anaien La sortie de l’usine à Lyon izaten da lehenengo pelikula hori. Ziklo honetan proposatzen dugun hasiera ere 1895 urtean kokatzen da eta pelikula beraren proiekzio itxi batean. Baina begirada aldatzera gonbidatzen zaituztegu eta ikusleen artean Alice Guy aurkitzera. Saio hori ikusi eta urte betera, zinemaren historian lehenengo fikzio pelikulatzat hartzen denaren zuzendari bilakatu zen. Alice Guy hor zegoen hasieratik eta horregatik nahi dugu gure hasiera izan dadin. Gainontzeko ibilbidea emakume zinemagileen eskutik eta emakumezkoen ahotsek lagunduta egingo dugu zinema feministaren historia hau osatuz. Posible diren askotariko bat.
Foku hau Gasteizko ARTIUM - Arte garaikidearen euskal zentro-museoan ere egiten da.