Texto Destacado

Alice Rohrwacher zinemagileari atzerabegirakoa bere hiru luzemetraiez osatua. 

Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

Alice Rohrwacher-ek dio bere filmak beste film bat has dezaketen irudiekin bukatzea gustatzen zaiola. “Bukaera eta hasiera moduren batean antzekoa duten filmak gustatzen zaizkit, antzeko energia dutelako, eta momentu horretan istorio bat utz dezakedala sentitzen dut”.

 

Beste istorio batzuei deitzen dieten istorioak, ahozko tradizioa itxuratzen duten kontakizunak bezala. Ez da harrigarria, beraz, Rohrwchaerrek ere bere filmen hasierei buruzko ideia oso argia izatea. Orain arte zuzendu dituen hiru film luzeak berdin hasten dira: gauez. Gaua istorioak kontatzeko unea da. Memoria pertsonalena ere bai. Familia Italia eta Alemaniaren artean banatuta duenez, Rohrwacherrek errepidez egindako gaueko bidaia luzeak gogoratzen ditu, non bera, hotsen bidez, zeharkatzen ari ziren paisaia ikusezina imajinatzen saiatzen zen. Eta hortik, imajinaziotik bertatik, zuzendariak ikus-entzulearekin lehen lotura ezarri nahi du.

 

 

Joan gaitezen ba hasierara.

 

 

Rohrwacherrek (Fiesole, 1980) Greziera Klasikoa, Erlijioen Historia eta Literatura eta Filosofia ikasi zituen. Dokumentalaren bidez hurbildu zen lehenengotan zinemara, baina azkar ohartu zen indarkeria zela jendea haien bizitza propioa egiten filmatzea. Carlo Cresta-Dina ekoizleak, zuzendariaren lau minutuko dokumental laburra ikusi ostean, bere fikziozko lehen film luzea idaztera animatu zuen: Corpo celeste. Berak esaten du, idazten zebilen bitartean, bere buruan etengabe galdera bat zeukala: nork zuzenduko du idazten ari naizena? Proposamena berak film luzea zuzentzea zela ulertu zuenean, munduko edozein zinema-eskolatan onartua izaten saiatu zen; hala ere, ez zuen arrakastarik izan. Corpo celeste, beraz, jarduera arriskutsu bihurtu zen: film luze bat filmatzea inongo esperientziarik ez aurretiazko formakuntzarik gabe.

 

 

Baina esperientziak sekulako arrakasta izan zuen. Hainbestekoa izan zen, non Corpo celeste 2011n Cannesko Quinzaine des Réalisateurs-en estreinatu zen. Nola edo hala, Cannes zuzendariaren etxe bihurtu zen. Hortxe bertan estreinatu zuen bere bigarren film luzea, Le meraviglie, 2014an, eta oraingoan, gainera, Cannesko Sari Nagusia irabazi zuen. Munduko zinemaldi garrantzitsuenean aitorpena jaso ondoren, Rohrwacherren ibilbidea oso azkarra izan zen: urte gutxitan lehen aldiz filmatzetik, mundu-mailako zuzendari ezagunenetako bat bilakatu zen. Momentuz bere azkenengo film luzea Lazaro Felice da, eta hori ere Cannesen estreinatu zen, non bestela. Bada, lan horrekin ere Alice Rohrwacher ez zen esku hutsik itzuli: gidoi onenaren saria irabazi zuen.

 

 

Rohrwacherren filmografia definitzeko hitz bat aukeratu beharko bagenu, agian fabula izango litzateke. Bere filmetan fikzioa eraiki eta ikus-entzuleak bertan murgiltzeko gaitasun paregabea dauka. Imajinazio-akordio bat, non ikus-entzulea erresistentziarik gabe entregatuko den. Bere fikziozko bidaiek zaindutako eraikuntza formala dute euskarri: irudi delikatuak, beti super 16 mm formatuan eta Hélène Louvart argazki-zuzendariaren esku, soinua ondo zainduta, aktore profesional eta ez-profesionalen arteko elkarbizitza, edo kokapena eta dekoratua. Fabuletan moduan, fantasiakoak edo artifizialak izanda ere, ikus-entzulea bukaerara eraman eta gero, Rohrwacherren filmek beti bukatzen dute errealitateari aurre egiten. Bukaera eta hasiera kateatuta dituen istorio baten moduan: fikzio-tresnen bidez dokumentaletik ihes egiten badu ere, Rohrwacherrek ez ditu baztertzen errealitatearen konplexutasunaren zalantzak.

 

 

 

 

 

Uztailaren 3, larunbata, 19:00

 

 

Corpo celeste, Alice Rohrwacher, Italia, 2011, 100'

 

 

 

 

 

Uztailaren 31, larunbata, 19:00

 

 

Le meraviglie, Alice Rohrwacher, Italia, 2014, 110' 

 

 

 

 

 

 

Abuztuaren 28, larunbata, 19:00

 

Lazzaro felice, Alice Rohrwacher, Italia, 2018, 125'

 
 

 

 

 

 

 

 

 

Imagen Listado
Imagen
Año
2021
Tipo Agrupación
Zikloa