Ane Irazabal freelance kazetaria, Karlos Zurutuza kazetariarekin eta Jaime Otamendirekin batera, Eric Baudelaireren Also Known As Jihadi filmean jorratzen diren hainbat gairen inguruan solastuko da. Euren esperientzia profesionaletik abiatuta, gatazka guneetan egindako lanetatik batik bat, filmean ageri diren edo aipatzen diren gaiak izango dituzte hizketagai.
Also Known As Jihadi (Jihadi gisa ere ezaguna) (2017) 99 minutuko film honek Abdel Aziz Mekki (izen guztiak aldatu dira nortasunak babesteko) gaztearen bidaia kontatuko digu. Paris kanpoaldean jaio eta bizi zen Mekki Egiptora joan zen 2012an familiari ezer esan gabe. Azkenean, Siriara iritsi zen Abdel Aziz, Estatu Islamikoaren aitzindaria zen Al-Nusra Fronteari batu zitzaion, eta Siriako muga zeharkatzen lagundu zien bere jaioterriko hainbat laguni. Filma ez da gizon baten erretratua; izan ere, kameratik at (ia erabat) egongo da uneoro. Jihadi izenez ere ezagutzen den ibilbide bati zuzenduriko ikuspegi zatikatua da.
Eguneroko emanaldiak Erakusketa aretoan:
10:15 Ingelesezko azpitituluekin (asteburu eta jaiegunetan)
12:15 Gaztelaniazko azpitituluekin
14:15 Euskarazko azpitituluekin
16:15 Ingelesezko azpitituluekin
18:15 Gaztelaniazko azpitituluekin
Ane Irazabal, Karlos Zurutuza eta Jaime Otamendi kazetarien arteko solasaldia 'Also Known As Jihadi' filma ardatz hartuta.