Texto Destacado

Ramón Raquello eta bere orkestraren musika Eric Baudelaire artistak espainiar Estatuko erakunde publiko batean egiten duen tamaina handiko lehenengo bakarkako erakusketa da.

Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

Ramón Raquello eta bere orkestraren musika Eric Baudelaire artistak espainiar Estatuko erakunde publiko batean egiten duen tamaina handiko lehenengo bakarkako erakusketa da. Artistak hainbat euskarritan eginiko lanak biltzen ditu, besteak beste, filmak, collageak eta grabatuak, baita performance instalazioak ere, eta haren aspaldiko interes bat islatzen du: errealitatearen eta fikzioaren arteko konbergentzia, eta hitzen eta irudien arteko interakziotik sortzen diren tirabirak –arriskutsu bezain emankorrak–. Egiten dituen filmetan eta sortzen dituen objektuetan, galdera errepikari batek zeharkatzen du Eric Baudelaireren praktika: Zer gertatzen da irudiak hitzetatik bereizten direnean?           

Erakusketaren izenburuak Orson Wellesek 1938an eskainitako irratirako obra ezagun bati egiten dio erreferentzia, War of the Worlds (Munduen arteko guda), zeinetan Ramón Raquello fikziozko orkestra zuzendariaren musika behin eta berriz eteten zuten estralurtarren inbasio bati buruzko azken orduko albisteak emateko. “Albiste faltsu” deiturikoen adibide goiztiar hori erakusketaren abiapuntua eta gai errepikaria izango da. Berriki Trumpek eta Putinek albiste faltsuen izena zikindu badute ere, Wellesen lanean balizko etorkizunak irudikatzeko eta Bigarren Mundu Gerraren atarian entzuleei gai politiko larrienak helarazteko baliabide gisa erabili ziren.        

Xavier Wrona arkitektoarekin lankidetzan diseinaturiko erakusketak artistaren azkeneko bi filmak ditu ardatz: Also Known as Jihadi (2017), jihadista frantziar gazte batek Siriara eginiko joan-etorriko bidaia kontatzen diguna, paisaia geografiko eta judizialen bidez, eta The Secession Sessions (2014), Kaukason dagoen Abkhazia estatu lehiatuaren historia kontatzen diguna, bertako Kanpo Arazoetako ministro ohiaren ikuspegitik.

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2017
Tipo Agrupación
Erakusketa
Invitados
Información Adicional
Nombre
Orriak - 7
Archivo