Imagen
Imagen
Descripcion

Amy Franceschinik (San Frantzisko, 1970) Futurfarmers sortu zuen 1995ean, arte- eta laborantza-aktibisten taldea. Bere ibilbideko ardatz nagusia naturari eta kulturari buruzko pertzepzioa zalantzan jartzea izan da eta da. Hainbat modutara azaleratzen ditu biko horri loturiko istorioak eta joerak, horretarako, truke-sistemak eta ehizarako zein bilketarako tresnak zalantzan jarrita. Orotariko lanak egin ditu; aldi baterako arte publikoa, erakusketak, argitalpenak, autobus turistikoak, programa publikoak eta arte publiko iraunkorra. Gaur egun, Franceschini da artista gidaria Flatbread Society proiektuan; artelan publiko iraunkor bat, Osloko (Norvegia) Bjørvika auzo ezagunean kokatua.
Cargo - Nota descriptiva
Artista eta diseinatzailea
Tipo
Artistas y Creadores