Imagen
Imagen
Descripcion

Koreografoa eta dantzaria. Granadan bizi da. Ingeles Filologiako lizentziatura egin zuen UCMn, eta Dance Performance-ekoa SNDOn, Amsterdamen. Une honetan, gorputzak eta ekintzak pertzepzioari lotuta egiten dituzten lekualdaketak interesatzen zaizkio, hortik abiatuta gure imajinario koreografiko eta politikoak mobilizatzeko, munduarekiko beste harreman eta ikuskera batzuetarantz. Lekualdaketa horien xedea da hurbilketa biziak egitea, zurruntasun- eta arautze-ideiak saihestuz. 1992tik, berak sortzen ditu bere koreografia eta esku-hartze dantzatuak. Baina, horrez gain, irakaskuntzan eta ikerketan ere aritzen da, eta hainbat artistaren sorkuntza-prozesuetan parte hartzen du. Bere ibilbidean zehar askotariko kolektiboekin lan egin du ikerketaren eta programazioaren arloko testuinguruak eta topaketak sortzeko; besteak beste, hauekin: UVI-La inesperada, Estudio 3 (Madril), La Porta dansa independent (Bartzelona), Bailar ¿es eso lo que queréis? (Madril-Granada), etab. Berriki misiónDivina kolektibo ibiltarian hartu du parte, zeinaren xedea baita gorputzaren praktikei buruz ikertzea. Horrez gain, sortzaileen arteko Brut Nature 2017 eta 2018 topaketetan lagundu du, La caldera-n (Bartzelona). Gaur egun Ion Munduate, Carolina Carrasco eta Quim Bigas-en sorkuntza- eta ikerketa-prozesuetan parte hartzen du. 
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Koreografoa eta dantzaria.
Tipo
Artistas y Creadores