Imagen
Imagen
Descripcion

 

Ana Longoni (CONICET-UBA) idazlea, CONICETeko ikertzaile independentea eta Buenos Airesko Unibertsitateko gradu eta graduondokoko eta Ikasketa Independenteen Programako (MACBA, Bartzelona) irakaslea da. Arteetan doktorea da (UBA), eta XX. mendearen erdialdetik gaur arteko Argentina eta Latinoamerikako artearen eta  politikaren arteko gurutzaketetan espezializatuta dago.

Berriki honako lan hauek argitaratu ditu, bere kabuz edo beste batzuekin lankidetzan: Del Di Tella a Tucumán Arde (Buenos Aires, El cielo por asalto, 2000, berrargitalpena: Eudeba, 2008 eta 2010), Traiciones. La figura del traidor en los relatos acerca de los sobrevivientes de la represión (Buenos Aires, Norma, 2007), El Siluetazo (Buenos Aires, Adriana Hidalgo Editora, 2008), Conceptualismos del Sur/Sul (São Paulo, Annablume, 2009), Romero (Buenos Aires, Espigas, 2010), Roberto Jacoby. El deseo nace del derrumbe (Bartzelona, La Central/Adriana Hidalgo/MNCARS, 2011), Leandro Katz (Buenos Aires, Espigas, 2013) eta Vanguardia y revolución (Buenos Aires, Ariel,  2014). Horrez gain, Oscar Masottaren arte-testuak bildu zituen Revolución en el arte lanean (Buenos Aires, Mansalva, 2017). Era berean, komisario-lanak egin ditu, besteak beste, erakusketa hauetan: “El deseo nace del derrumbe” (MNCARS, Madril, 2011), “Perder la forma humana” (MNCARS, Madril, 2012 / MALI, Lima, 2013 / MUNTREF, Buenos Aires, 2014), "Con la provocación de Juan Carlos" (MUAC, Mexiko, 2015) eta "Oscar Masotta: la teoría como" (MUAC, Mexiko, 2017 / MACBA, Bartzelona, 2018 / Parque de la Memoria, Buenos Aires, 2018). Halaber, berak idatzitako bi antzezlan estreinatu dira Buenos Airesen: “La Chira” (2003) eta “Árboles” (2006). Bestalde, 2007tik, Red Conceptualismos del Sur plataforma bultzatzen du bere fundazioaren bidez, eta 2018tik Madrilgo Reina Sofía Museoko Jarduera Publikoen zuzendaria da.
Cargo - Nota descriptiva
Idazlea, ikertzailea y irakaslea
Tipo
Invitados