Saio honetan, Ana Longoni idazle, ikerlari eta irakasleak, Reina Sofia Museoko Jarduera Publikoetako zuzendaria ere badena, Julio le Parc artista elkarrizketatuko du. Le Parc arte modernoa garaikidearen ziurgabetasunekin lotzen jakin zuen artista da, eta aitzindaria izan zen artearen eta ikusleen arteko harreman berria ezartzen. Bere obrarekin harengana hurbilduko zen edozein pertsonarekin harreman zuzena ezarri nahi zuela zioen, ez bakarrik arte kritikariekin, garrantzitsuena obraren eta ikuslearen arteko konplizitatean baitzegoen. Kuboa, Tabakalera Plazarako berariaz Le Parc-ek diseinatu duen eskultura mugikorra da eta 2660 piezaz osatua dago. Eskultura hau izango da artista frantziar-argentinarraren ekoizpen zabala sakonago ezagutzeko solasaldiaren abiapuntua.
Julio Le Parc, Tabakalera Plazako Kuboa obraren egilearen eta Ana Longoni idazle eta ikertzaile argentinarraren arteko solasaldia.