Imagen
Imagen
Descripcion
Antonia Alampi arte historialaria, komisario eta idazlea da, eta Italia hegoaldean jaio zen. Kairon garatuta The Imaginary School Program (Irudimenezko eskola programa) izeneko proiektuaren, hain zuzen ere ikerketan oinarritutako hezkuntza proiektuaren sortzaileetako bat da, eta Koto Ramen Bar proiektuaren sortzaileetako bat ere bada, hemendik gutxira Florentzian ikusgai egongo dena. Florentziako Alchimia MFAren barne, komisariotza-ikasketetan eskolak ematen ditu. 2012 eta 2015 bitarte Beirut ekimeneko komisario izan da Kairon, eta arte historiako irakaslea izan da Azza Fahmy Design Studio eskolan. 2009 eta 2011 bitarte, Opera Rebisy arte ekimenaren sortzaile eta zuzendarietako bat izan zen, eta Erromako Studio Stefania Miscetti eskolan zuzendari laguntzailea izan zen. 2008. urtean hezkuntza bitartekari gisa egin zuen lan Manifesta7-rako, eta prentsa aretoko buru izan zen Trentoko Galleria Civica di Arte Contemporanearako.
Aldez aurretik egindako komisariotza proiektuen artean, aipagarriak dira Passavamo sulla Storia Leggeri Cagliariren Italiako Kultura Hiriburutzarako (Cagliari, 2015); Adelita Husni-Bey, White Paper, Beirut (Kairo, 2014); Doris Maninger, Sono qui [un esercito di donnacce nude], Studio Stefania Miscetti (Erroma, 2014); fatamorgana, Galleria Astuni (Bologna, 2014); Rayyane Tabet, Here Today Gone Tomorrow (Rayyane Tabet, hemen gaur beste nonbait bihar), Stedelijk Museum and De Verdieping (Amsterdam, 2014); A Guest Without A Host Is A Ghost, Beirut (Gonbidatu bat gonbidatzaile batekin mamua da, Beirut) (Kairo, 2014-2015); Malak Helmy, Lost Referents of Some Attraction (Malak Helmy, erreferente galduak erakarpen jakin baten inguruan), American University, Kairo (2014); Unexpected Encounters (Ezusteko topaketak), Camera Austria (Graz, 2013); Writing with the other hand is imagining, Beirut (Beste eskuarekin idaztea irudikatzea da, Beirut) (Kairo, 2013); You Only Fall Twice (Bi aldiz bakarrik eroriko zara), CCA Derry-Londonderry (2013); The Real Thing? (Benetakoa?), Palais de Tokyo, part of Nouvelles Vagues (París, 2013); Posse Comitatus, Fondation D'Entreprise Ricard (Paris, 2013); Specters of…, 98weeks (Beirut, 2013); What is an institution? The First Meeting, Beirut (Zer da erakunde bat? Lehenengo topaketa, Beirut) (Kairo, 2013); Three Artists Walk into a Bar...,(Hiru artista taberna batera sartu dira), Appel art center (Amsterdam, 2012); Why stay if you can go?(Zergatik geratu joan bazaitezke?), the Stedelijk Museum@de Appel arts centre (Amsterdam, 2012).
Bere artikuluak aldizkari ezagunetan argitaratu dira, besteak beste Art-Agenda, Arte e Critica, Fflash Art International eta Frieze blog aldizkarietan, eta liburuetan ere argitaratu dira, besteak beste, honako hauetan: Journal des Laboratoires (ed. Les Laboratoires d'Aubervillers); Réalités du commissariat d'exposition (ed. C.E.A.); Palais de Tokyo Magazine (ed. PDT); Performing the Insitutional III (ed. Kunsthalle Lissabon); Active Withdrawal (ed. Guangdong Times Museum). Alampik BA eta MA tituluak lortu zituen artearen historian, hain zuzen ere Erromako La Sapienza unibertsitatean, eta Amsterdameko Appel komisariotza programan parte hartu du.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Arte historialaria
Tipo
Invitados