Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

 

Tabakalerak aurten komisariotza arloaren inguruan antolatzen duen bigarren saioa da. Bi egunetan zehar gonbidatuak euren azkenengo proiektuen inguruan mintzatuko dira eta ondoren bertaratutakoekin solastuko dira. Bestalde, larunbatean Martí Manen eta David Armengolek komisariotza praktiken inguruan lantegi bat eskainiko dute.

 

ABENDUAK 18. HITZALDI SAIOA. EGITARAUA

10:00 Erakusketak, programak, erakundeak. Beatríz Herráez
Aurkezpen hau Helen Moleswoth-ek Solitaire: Lee Lozano, Sylvia Plimack Mangold, Joan Semmel  (Wexner Center for the Arts, 2008) erakusketaren baitan argitaratutako testuaren erreferentzia eginaz hasiko da. Idatzi horretan, historialariak arauak emandako zerbait direla ukatzea feminismoaren metodologiaren irakaspen nagusietako bat dela azaltzen du. Molesworth-ek dio era berean, status quo-aren ukazioak eragin nabaria izan duela erakundea ezbaian jartzeko gogoeta kritikoan, eta praktika kritiko horiek erakusketaren esparrura hedatu ahal direla. Baieztapen hau eta Solitaire-ren aurkezpenak, abiapuntutzat balioko dute komisariotzaren definizioa eta funtzioa, zentzu eta ezagutzaren ekoizpen espazio gisa, zalantzan ipintzeko. Posible da diskurtso ofizialak modu kritikoan galdekatzen dituzten istorioak sortzea? Posible da narratiba hauek programazio egonkor eta jarraitu baten gisan eratzea?, eta batez ere, nola egin daiteke hori guztia erakusketa formatutik?

12:00. Desirak, kristalezko bolak eta museoa. [Desires, crystal balls and the museum] Antonia Alampi
Erakundetzeko borondatea desirei lotuta egoten da askotan, desira kolektiboei, ekintzara zuzendutako desiretan oinarritutako arrazoiak sortzeari, hain zuzen. Biziraupen, zainketa, amodio, inplikazio emozionala, gain-identifikazioa, inplikazio politikoa, pentsamendu positiboa, porrota eta gatazka inplikatzea, diskurtsoaren funtsa Kairoko eta beste edozein lekuko antolamendu eta erakundetze-moduen garrantziaren inguruan ezartzen da, Beiruteko eta The Imaginary School Program-eko ezagutzak partekatuz. Beirut (2012-2015) arte ekimen bat izan zen, eta bertan, erakunde eraikuntza kontserbazio egintza gisa ulertu zen. Ekimenak iraun zuen bitartean, urte osoko programak aurkeztu ziren: erakusketak, ekitaldiak, ikerketak eta hezkuntza jarduerak egin ziren Beirut-en etxebizitza-egoitzan —1940ko hamarkadako etxe batean, zaindu gabeko lorategi batek inguratuta—, hain zuzen ere Agouzan, Kairon. The Imaginary School Program delakoa hezkuntza proiektu bat izan zen, eta arte praktikak, filosofia eta teoria kultural zein politikoa zituen barne. Tailerrak, eskolak, landa irteerak, irakurketa taldeak eta bestelako jarduera hibridoak egin ziren bertan, eta erakundeei eta antolatzeko moduei buruzko hausnarketa kritikoa egiteko aukera eman zuen, era horretan, horien potentzial politikoa nola adierazi eta giltzatu daitekeen ulertzeko, betiere modu kolektiboan. Kairon egin zen 2014ko iraila eta 2015eko maiatza bitarte. (Hitzaldia ingelesez izango da)

16:00 Kontaktu sistemak. David Armengol eta Martí Manen
David Armengol eta Martí Manenek arte-komisariotzaren inguruko lana, posibilitateak definitzeko sistema bat bezala ulertzen dute. Erakusketak eta dituen deribazioak abiapuntua dira, esfera ez ezinbestez aurrez definituetatik planteatutako idazketa-modu eta kontaktu-sistemen existentziara hurbiltzeko. Ingurune malgutzat ikusten dute erakusketa, ezen horretan edukiak eta artista eta komisarioen hasierako asmoak hedatzen dira, erabiltzaile espezifikoek zertzen duten etengabeko irakurketa espekulatiboaren indarrez.

Ideia honetatik abiatuta, bi komisarioak, indibidualki edo elkarrekin egindako lanen errepaso bat egingo dute, hiru ardatz nagusitan oinarrituta: soinua, narrazioa eta denbora.

 

Descripción Corta

Tabakalerak aurten komisariotza arloaren inguruan antolatzen duen bigarren saioa da.

Idiomas Audios
Temática
Pasado
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2015
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si