Historia lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean. Centre de Dones Francesca Bonemaison-en Dokumental Sortzaileko diplomaduna (2012, Bartzelona).
Era berean, Zinema Dokumentaleko Gidoiaren gaineko prestakuntza egin du, Carmen Ávalosekin (2013, Bartzelona). Prestakuntza espezifikoak egin ditu Víctor Ericerekin (2015, Donostia) eta Patricio Guzmánekin (2016, Madril).
2012an, hainbat dokumental zuzentzen hasi zen, eta, haien artean, nabarmentzekoa da PASSATGERES izeneko lehen lana.
2015ean, beste zenbait pertsonarekin batera, GORPUTZ_GRAFIAK erakusketako komisario izan zen, Koldo Mitxelena Kulturunean (Donostia). Lan horretan, Euskal Herriko mugimendu feministaren ikerketa-lana eta genealogia jasotzen da.
2017an, EURITAN filma zuzendu zuen Irati Gorostidirekin batera, eta 2017ko KIMUAK katalogorako hautatu zuten. Besteak beste, Punto de Vista, Miradas Doc eta Malagako Zinema Jaialdian ibili da.
2017an, Huarte Arte Garaikideko Zentroak komisario-ikerketako egonaldi bat egiteko hautatu zuen. Haren barruan, 2018ko ekainean “Gatazka irudien inguruko hausnarketak” nazioarteko mintegiaren komisario izan zen.
Lisboako Unibertsitatean Doktoretza programa egiten diardu zinema ikasketen arloan.
Egun, Arte Garaikideko Uharte Zentroan egiten du lan.