Texto Destacado

Proiektuak Andrés Jaque arkitektoak osatutako Dekalogo batetan du oinarria eta hautatutako hamar proiektuek Espainia eta Alemaniako arkitekto desberdinen proposamenak erakusten dituzte, guztiek arkitektura jasangarriaren kontzientzia aldarrikatzen dute lanbidea ulertzeko eta jorratzeko jarrera berrien bidez.

Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

Architectus Omnibus gizartearen beharrei erantzuna emateko arkitektura estudio eta ikasleei zuzendutako deialdi ireki baten emaitzak azaleratzen dituen erakusketa da. Proiektuak Andrés Jaque arkitektoak osatutako Dekalogo batetan du oinarria eta hautatutako hamar proiektuek Espainia eta Alemaniako arkitekto desberdinen proposamenak erakusten dituzte, guztiek arkitektura jasangarriaren kontzientzia aldarrikatzen dute lanbidea ulertzeko eta jorratzeko jarrera berrien bidez.

 

Erakusketak gaur eguneko gizarteak dituen beharrei helduz, erantzunkizun sozial eta lan egiteko metodoen aurrean posizionamendu bat hartzen duten arkitektura adibideak eta sormena, emaitzetanzein lan metodoetan ere agerian uzten duten adibideak batzen ditu. Diziplina aniztasuna, praktika kolaboratiboak, birziklapena, ekologia, berrikuntza, esperimentazioa, testuinguruen berritzea eta norberaren eraikuntza dira nagusi, bertakoaren, hiritarren ahalmentzearen eta hiriaren suspertzearen alde eginten duten proposamenen hauetan.

 

 

Proiektu hau Goethe-Institut eta Instituto Cervantes-ek 2015. urtean antolatutako Kultura espainola eta alemaniarraren VI. Topaketaren baitan kokatzen da.

 

 

 

 

 

Antolatzaileak:

 

 

 

 

 

Logo Goethe InstitutLogotipo Instituto CevantesLogo Ministerio de Fomento del Gobierno de España

 

 

 

 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2016
Tipo Agrupación
Proiektua