Kimikariak, biologoak, fisikoak, informatikoak eta, azken aldian, makerrak, laborategi mota ezberdinetako biztanleak izan dira. Baina, zer egiten dute artistek itxuraz zientzia eta ingeniaritza helburu duten gune hauetan? Eginzaleak! 2020 topaketaren testuinguruan eta Tabakalerako Medialab berrian garatutako azken ekimenen harira, diziplina arteko hibridazio hauen bide eta kezkak aztertuko ditugu. Eztabaida honen bidez, artistek historikoki ikerketa-leku horiek erabili izan dituztela egiaztatuko dugu, eta hala jarraitzen dutela, ezagutza sortzeko eta zientziak eta teknologiak erabiltzeko erronkei aurre eginez.
Horretarako, artearen eta new mediaren inguruan lan egiten duten hainbat artista eta ikerlariren ikuspegia izango dugu: Varvara&Mar, teknologia berrien erabileran erreferente izan zen artista bikotea, Román Torre, bere laborategia propioaren sortzaile, iraultzaile eta artearen eta zientziaren hibridazioaren ekintzailea, eta Meritxell Rosell eta Lula Criado, Clot Magazine gai hauen inguruan nazioarteko joera guztiei buruzko aldizkariko editoreak. Online elkarrizketak eztabaida eraikitzailea eta irekia planteatuko du, eta bertaratzen direnek zalantzak eta galderak egiteko aukera izango dute online chat-aren bidez.
Kimikariak, biologoak, fisikoak, informatikoak eta, azken aldian, makerrak, laborategi mota ezberdinetako biztanleak izan dira. Baina, zer egiten dute artistek itxuraz zientzia eta ingeniaritza helburu duten gune hauetan?