Subtitulo
Egitearen kultura balioan jartzeko topagunea
Texto Destacado

EGINZALEAK! egitearen kultura balioan jartzeko topaketa da, sorkuntza, kultura digitalaren eta praktika irekien inguruan garatutako proiektuak bilduz. Topaketa Tabakalera eta Medialab Tabakaleraren inguruan, urtean zehar esparru horietan egindako lanen erakuslehioa da, antzeko logikak eta praktikak partekatzen dituzten beste proiektu eta eragileak ere bertara gonbidatuz..

Multimedia
Imagen
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

EGINZALEAK! praktika irekien inguruan garatutako proiektuak bilduz, egitearen kultura balioan jartzeko topagunea da. Topaketa urtean zehar Tabakalera eta Medialab Tabakaleraren inguruan, esparru horietan egindako lanen erakusleihoa da, antzeko logikak eta praktikak partekatzen dituzten beste proiektu eta eragileak ere bertara gonbidatuz.


 


Tabakaleran eta gure inguru hurbilean eginzaleak, artisau berriak eta jakin-minez beteriko hiritarrek egindako lana jasotzeko topaketa da Eginzaleak!


 



Topaketak  sorkuntza, fabrikazio digitala, diseinua, berrerabilera, edo kodearen erabilpen berriak bezalako esparru anitzetan hiritarrek egindako proiektuak lotzen dituen jarduera da. Eremu guzti hauek praktika ireki, artisau, kolaboratibo eta zeharkakoen ondorio dira eta Tabakalera eta Medialabaren, erabiltzaile-komunitatearen egiteko moduen isla dira.


Eginzaleak 2013an artisautza digitala “gauzak bere kabuz” (DIY) egiteko baliatzen dutenen ekimenaren inguruan gogoeta gisa sortu zen, maker eta hacker espiritutik abiatuta. Urteak pasa ahala topagune honek, Tabakalerak edo laborategiek egin duten moduan, eraldaketa handia bizi izan du, egun teknologiarekin erlazionatua zegoen gunea, praktika sortzaile eta partehartze modu zabalagoak oinarri dituzten proiektuen erakuslehio bihurtu arte. Eginzaleak! norberak edo elkarlanean egitearen kultura aldarrikatzen duen topagunea da. Bbanakako lana eremu kolektibora zabaldu ahal izateko logikei buruzko hausnarketa-bide bat da, esperientziak eta ezagutzak partekatzeko inguruneak sortu eta "beste batzuekin egitearen" (DIWO) pedagogia sustatuz .



 
Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2020
Tipo Agrupación
Programa