Atlas: autoedizio kartografiak-en hirugarren saio honetan autoedizio txoko baten diseinuaren inguruan lan egingo dugu. Horretarako La casa del vacio-ko neskak izango ditugu saioa dinamizatzen. Norbanakoa eta espazioaren arteko harremana edota espazio bat nola antolatu eta antzeko gaien inguruko hausnarketa baten ostean, alderdi praktikoa jorratuko dugu autoedizio espazio bat elkarartean irudikatuz. Zure ustez, nolakoa behar du izan autoedizio txoko baten antolaketa? Nola kokatu behar dira altzariak? Zein herraminta dira beharrezkoak? Nola antolatzea gustatuko litzaizuke autoedizio sorkuntzarako espazio bat?
Hirugarren saio honetan autoedizio txoko baten diseinuaren inguruan lan egingo dugu. Zure ustez, nolakoa behar du izan autoedizio txoko baten antolaketak?