Argitalpenek lanak, zirriborroak, ideiak, proiektuak eta askotariko prozesu artistikoak antolatu, erakutsi, garatu eta jasotzeko aukera ematen digute, baina zein formatu da egokiena gauza bakoitzerako?
Gómez Selva artista bisualak, bere azken argitalpenetatik abiatuta, argazki-liburuak, katalogoak edo fanzineak bezalako argitalpenen formatuak ulertzeko eta bereizteko gakoak erakutsiko dizkigu. Gainera, objektu artistiko gisa eta proiektu bat garatzeko eta/edo amaitzeko tresna gisa duen balioa ezagutuko dugu, eta gure lehen simulazioak egingo ditugu.
Anima zaitez argitalpenen munduak eskaintzen dizkigun aukerak ezagutzera.
* Gómez Selvaren lana ikusgai dago Estudiotik At. Bost urtetako sorkuntza erakusketan.
Goazen argitalpenen munduak eskaintzen dizkigun aukerak ezagutzera.