Zein da bilduma baten atzean dagoen motibazioa? Zein momentutan konturatzen zara eskuratutako liburu guztiak forma hartzen ari direla eta zerbait handiagoa osatzen dutela? Nola kudeatu, antolatu eta, batez ere, erakutsi guzti hori? Gai guzti hauen inguruan hitz egiteko aukera izateaz gain, Gabriela Cendoyaren autoedizio lanen bilduma bikaina gozatzeko aukera izango dugu.
Nere bilduma nahiko eklektikoa da. Arteko liburu orokorrak erosten hasi nintzen, pinturako liburuak batez ere, nere unibertsitate garaian arte garaikidean interes haundia nuelarik. Argazkigintza garai horretan zati bat besterik ez zen. Komikiak ere, batez ere frantsesez, nire bildumaren parte dira.
Bilduman ditudan argazkigintzako liburuak, autoeditatuak edo ez, duela gutxikoak dira, 10 urte gehienez. Atzera begira, Espainiako «iraultza» edo boom mugimenduei egokituko lirateke.
Sutsuki erosten ditut argazkigintzako liburuak 6 edo 7 urtetik hona. Espainiako argazki liburuak bakarrik ez, nahiz eta bildumaren zati garrantzitsuak diren. Sare sozial, blog eta editoreen webguneen bitartez argazkilari, edizio txiki eta atzerriko publikazioen ezagutza hareagotu dut eta horrek bilduma handitu.
Azken urteetan nire bilduman argitalpen berri ugari agertu dira, ez fanzineak soilik, baita edizio txikitan eta eskuz egindako lan konplexuagoak ere. Objetu-liburura sentsibilitate haundia daukat, baina erosterako orduan ez dut autoedizioak diren edo ez bereizten; guztiak interesatzen zaizkit. Japoniarantz begiratzen dut maiz, kalitate eta kantitate haundia baitago bertan. Ezinezkoa da han editatzen den guztia kontrolpean izatea…
Atlas saiorako bildumaren islada fidela izan daiteken sorta eklektikoa eramango dut, oso liburu desberdinekin osatua: eguneroko pertsonalak, Brasileko azoketan lortutako argazki multzoak, egile ezezagunak, lehen lanak, autoedizioa aukeratzen duten argazkigintzako izar garrantzitsuak (Alec Soth)... Guztiek izango dute lekua Atlaseko hurrengo saioan.
Gabriela Cendoya
Dokumentazioa
Zein da bilduma baten atzean dagoen motibazioa? Zein momentutan konturatzen zara eskuratutako liburu guztiak forma hartzen ari direla eta zerbait handiagoa osatzen dutela? Nola kudeatu, antolatu eta, batez ere, erakutsi guzti hori?