Paperak, testurak, inpresioak, tintak, koadernaketa motak… guztia da garrantzitsua argitalpen borobiltzeko orduan. Eduki eta formaren artean oreka perfektua sortuz, autoedizio lana osoagoa izatea lortuko dugu, eta planteatutako ideia eta helburuak erakutsiko ditu. Materialek mezua indartzen dute.
Topaketako gonbidatuak diren Happyending Studioko lagunak lantzen ari zareten dituzuen proiektuetan laguntzeko prest datoz. Eskuartean lan editorial bat baldin baduzu, txikia nahiz handia, ekoizpenarekin zalantzak badituzu edo diseinuan oztopoak aurkitu badituzu, ekarri eta elkarrekin aztertuko dugu. Lau begik bik baino gehiago ikusten dute!
Paperak, testurak, inpresioak, tintak, koadernaketa motak… dena da garrantzitsua argitalpen bat borobiltzeko unean.