Neuland kaligrafia oinarri hartuta, eta kanaberak tresna nagusi gisa erabiliz, konposizio erakargarriak eraikiko ditugu, libreagoak, koloreekin eta horiek inguratzen dituzten espazioekin jolastuz.
Neuland kaligrafia, Rudolf Koch (1876 - 1934) alemaniar kaligrafia modernoaren gurasoetako baten tipografia zizelatutik sortu zen. Letra larriak ulertzeko modu perfektua da, bloke bezala landuz eta letren tamainan, konposizioan edo barneko eta kanpoko formetan aldaketak ahalbidetuz.
Gainera, erreminta zabal eta lau baten aukerak aztertuko ditugu, hala nola, banbuzko kanabera. Elementu zurrun bat da, angelu ezberdinak nahiko modu errazean eta aldez aurreko ezagutzaren beharrik gabe konbinatzeko aukera ematen diguna.
Lantegi honetan kaligrafiaren munduan murgilduko gara, oinarrizko jarraibideak ikasiz baina gure sormena ere txertatuz. Animatu kanabera erabiltzera!
Kaligrafiaren munduan murgilduko gara, oinarrizko jarraibideak ikasiz baina gure sormena ere txertatuz.