Lantegi honetan origamiaren aurpegi desberdinak ezagutzeko aukera izango dugu.
Tintarik gabe, itsasgarririk gabe, mozketarik gabe, erremintarik gabe, elektrizitaterik gabe. Tolestea eta ezerezetik zerbait sortzea bakarrik, bi dimentsioetatik hiruetara pasatuz. Opari bat inprobisatu geometria eta artea, matematikak eta irudimena batuz, hitzik gabe eta posibilitate infinituekin. Hau guztia sinplea, ohikoa eta mugatua den zerbaitetik abiatuta: paper zati bat. Origamiak zerbait magikoa du.
Benetako adibide batzuen bidez, diziplina honen joera desberdinak ikusiko ditugu: klasikoa, modularra, teselazioak, mugikorrak, putzgarriak, tolestura hezea… Teknika ezberdinak aurkeztu ondoren, paperak tolesteari ekingo diogu figura edo objektu batzuk sortzeko. Parte-hartzaile guztiak hiruzpalau sorkuntzekin aterako dira lantegitik.
Artea, denbora-pasa, heziketa-tresna, teknika matematikoa eta zientifikoa ala terapia, origami mota bat dago bakoitzarentzat. Deskubritu zurea!
Lantegi honetan origamiaren aurpegi desberdinak ezagutzeko aukera izango dugu.