Hileko azken asteazkenero, autoedizioarekin harremana edo jakinmina duten pertsonei zuzenduriko topaketa-saio hau antolatzen da Tabakalerako Sukaldean. Bertan, norberak autoedizioaren inguruko esperientzia, ezagutza eta iritziak partekatzeko parada izango du. Lehenengo aukera honetan, tokapeta hauen testuinguru den Atlas: autoedizioaren kartografiak proiektua aurkeztuko da. Atlas: autoedizioaren kartografiak autoedizioaren esparru ezberdinak sustatzeko eta ikustera emateko, Guillotina kolektiboak eta Tabakalerak bultzatzen duten elkarlan proiektua da. Proiektu honek bi arlo lantzen ditu: alde batetik, adiera plastikoko autoedizioaren bilketa eta hedapena, eta bestetik, autoedizioaren inguruan hausnarketa sustatu eta topaleku izan nahi duen espazioa abian jartzea.
ATLAS, autoedizioaren kartografiak, Guillotina kolektiboak eta Tabakalerak bultzatzen duten autoedizioaren inguruko elkarlan proiektua da.